Bigarren etxebizitza bat eskuratu nahi luketenei zuzendu manifestua
2023ko Apirilaren 03a
"Stop, Aski" Bigarren etxebizitza gehiagorik ez dutela onartuko jakinarazi dute larunbatean Baionan izan den manifestaldian. Etxebizitza eskubidearen aldeko plataformak deitu manifestaldira, 3.500 pertsona hurbildu ziren apirilaren 1ean, euri eta haizeari aurre eginez.
Manifestu bat argitaratu dute eta izenpetzera deitu dute. Deialdi hau luzatzen diote Ipar Euskal Herrian bigarren etxebizitza bat eskuratu nahi lukeen orori: jada bigarren etxebizitza gisa erabilia den bizitoki bat izan dadin galdegiten diote, egoitza nagusiak babesteko.
Arantxa Idieder han zen, gazteen lekukotasun eta bizipenak bildu ditu.