"Zendu da bat-batean, korrika ari zela pazko astelehenez, horregatik data hortan egiten dugu txapelketa"
2023ko Apirilaren 05a
Julen Lassalle errugbilariak, bere lagunak gogoan izango ditu asteleheneko partidan / GURE IRRATIA
Peio eta Alex errugbi txapelketa antolatu dute Pazko astelehenez, apirilaren 10ean Uztaritzeko errugbi zelaian.
Peio Oihanburu 17 urte zituela, bat-batean hil zen lasterka ari zelarik eta Alex Pascal-Dalliak bihotzekoa ukan zuen 19 urtetan. Bi jokolarien omenez antolatzen dute txapelketa, baita holako eritasunen inguruan lan egiten duen "CÅ“ur et Recherche" fundazioaren laguntzeko ere.
Julen Lassallek jokatuko du astelehenean, haren lagunetaz oroitzeko, elgarrekin ari baitziren taldean.