Japoniar piper-belar inbaditzailearen kontrolatzeko esperientza desberdinak eramaten dituzte
2023ko Apirilaren 07a
Peio Lambert, Japoniar piper-belarraren kontra joateko, landatu zuhaitzen eta plastikozko estalkien ondoan / GURE IRRATIA
Bide bazterretan, Errobi ibai bazterrean edota Kanboko Elorri mendin adibidez ikusten ahal duzue, Japoniar piper-belarra. Landare inbaditzailea da, neguan lur azpian gordeturik egoten dena, eta udan zonbait metro igotzen dena.
Duela 160 urte sartua izan zen landarea problematikoa da, desoreka sortzaile da, bertako landareen lekua hartzen du, bereziki, lurpean dituen sustrai indartsuei esker.
Kanboko Elorri mendia, esperimentazio gune da. Ohartu dira, moztuz indartzen zela, Laparrak landatu dituzte, zuhaitzak ere edota plastikozko estalkiekin erretzen saiatu dira. Arantxa Idieder bertara hurbildu da, departamenduko oihan teknikaria den Peio Lambert-ekin hitz egitera.