Argazkigintza tailerrak Baionako Maubec karrikan, eta gehiago ere
2023ko Apirilaren 17a
Nahia Garat argazkilariaren tailerretan, adin guzietako parte hartzaileak izaiten ahal dira / NAHIA GARAT
Le cri de la Souris elkartea Baionan instalatu berri da, San Izpiritu auzoan, geltoki ondoko Maubec karrikan.
49. zenbakian astelehenetik igandera idekia da gunea, eta tailer desberdinak proposatzen dituzte. Broderia, tindua, marrazkia, grabadura edota argazkilaritza. Elkarteko kidea da Nahia Garat argazkilariak, argazki hartze intuitiboa, irudi irakurketa edo irudi kolaketa proposatzen ditu. Apirilaren 23an gainera arratsalde osoko tailerra proposatzen du argazkilariak.
Telefono zenbakia xehetasunentzat 06.63.87.25.62.