Laupabortz aire ttipi, Peio Erramuzpe 'Haira'-ren lehen diskoan
2023ko Apirilaren 20a
Peio Erramuzpek, Haira izenarekin aterako du bere lehen diskoa maiatzaren 5ean / GURE IRRATIA
Aldude baleako oihan eta erreka baten izena hautatu du Peio Erramuzpek, bere musika proiektua biziarazteko.
Haira izenarekin ateratzen du "Laupabortz Aire Ttipi" bere lehen bakarkako lana maiatzaren 5ean, Usopop-ek argitaratzen duena. Egia erran, ez da bakarrik egin diskoa, beste 9 musikari eta kantarik ere parte hartu baitute grabaketan, eta maiatzaren 7an Saran aurkeztuko duelarik, 4 musikari - bederen - izango ditu berekin taula gainean.
Aldudeko Ezpondaineko aitatxik kantatzen zituenak, gaurko musika tresnekin landu ditu. Peio Erramuzperekin egon da Arantxa Idieder; ostiral huntan aterako du lehen kantu bat kliparekin, elkarrizketa bukaeran entzuten ahal duzuena.