Auzia aitzin, Ttattola gaztetxearen sustengu gaualdia Aiherran
2023ko Maiatzaren 16a
2021eko irailean okupatu zuten etxearen aitzinera heldu zen manifestaldia / GURE IRRATIA
Baionako auzitegira deitua da maiatzaren 25ean Hazparneko Ttattola gaztetxeko kide bat. Gaztetxerik lortzen ez zutela eta, etxe huts bat okupatu zuten 2021eko abuztuan. Handik kanporatuak izan ziren, bi gazte jendarmeriara konbokatuz, eta horietarik bat da orain epaituko dutena.
Iulen Vrignon-ekin mintzatu da Ihintza Arrieta, Gaztetxeko kideetarik bat da, auzia nola ikusten duten galdegin dio.
Ttattolak, ukanen duen epaiketari begira, sustengu gaualdia antolatu du maiatzaren 17an, asteazken gau honetan Aiherrako Denen etxean 20.00etatik aitzina:
- Zetkin
- Les Ramoneurs de Menhirs
- DJ Mixela