Seaskaren Senpereko kolegioaren bisita egin dugu
2023ko Ekainaren 22a
Arño Carrique obren arduraduna, Senpereko kolegioaren obra aitzinamenduak erakusten / GURE IRRATIA
Hain segur badakizue, Seaskak 5. Kolegio bat idekitzeko asmoa duela heldu den sartzean bere beharren asetzeko, eta Senperen eraikitzen ari dira momentu honetan Kattalin Elizalde izena hartuko duen ikastetxea.
Ofizialeak jo eta su ari dira lanean urtarriletik, 2023ko irailean, 80 ikasle errezibituko dituen eraikina zutitzen. Obren bisita egin nahi izan dugu eta hortarako Olatz Idoate igorri dugu Senpererat.
Cecilio Sansinena Egoitzako arduraduna, Bixente Elizalde arkitektoa, eta Arño Carrique Etchart enpresako langilea eta obren arduradunarekin mintzatu da.