Patxi eta Konpania udan Euskal Herriko plaza guzietan, berrikuntza batekin
2023ko Ekainaren 23a
Patxi eta Konpaniak, ekainaren 23an atera du 14 zatiz osatu Best Itzul USB gakoa / PATXI ETA KONPANIA
Patxi eta Konpania taldea, Euskal herriko plazetan ikusten ahalko duzue berriz uda honetan, berezitasun batekin, USB gako bat prestatu berri baitute, 14 zati grabaturekin.
2018 urtean atera zuen azken diskoa taldeak, eta guttik dutelakoan disko irakurgailua, USB gako bat ateratzea erabaki dute, mutxikoak, edo euskal dantzak, bertsio desberdinekin landu baitituzte. Berezitasunak sartu dituzte, Eminem, Boney M edota Rammsteinen doinuak intgratu baitituzte dantza klasikoei.
Best Itzul, 14 kantuz osatu USB gakoaz aritu da Arantxa Idieder, taldeko kidea den Mikel Perezekin. Larunbatean Lukianon Araban, eta igande arratsaldean Hazparneko bestentzat, eta Hernanin ere ariko dira.