102 urte bete dituen Filipe Oihanbururi buruzko dokumental biografikoa aurkeztu zuten atzo Biarritzen
2023ko Ekainaren 26a
Filipe Oihanbururi omenaldia eskaini zioten bere ehun urteen ospatzeko / BIZI NAIZENO
Gela mukuru betea zen, Lucia Barahonak bere aitatxiz egin duen filmaren deskubritzeko. Artxibo irudi ainitzez osatua, hurbilekoen lekukotasunekin, eta bereziki, Filipe Oihanbururen elkarrizketa zati batzuekin, azken 10 urteetan filmatu dituenak.
Ekainaren 26 honetan 102 urte bete dituen artistaren alde desberdinak erakusten ditu, dantzari, koru zuzentzaile, euskaldun engaiatu, anarkista, eta igerilari sutsuarena. Arantxa Idieder han zen, Lucia Barahona egilearekin, publikoarekin, edota filma agertzen den Pantxoa Etxegoin Euskal Kultur Erakundeko zuzendari ohiarekin mintzatu da.
"Bizi naizeno, bizitza dantzatuko dut" dokumentala laster zinegeletan ikusgai izango da, eta 2024an Kanalduden. Filma ekoizpen lanetan Kanaldudek lagundu du, eta crowfunding baten bitartez ere partez diruztatua.