"Ez da guk entzuten duguna bakarrik irratian, ez gira ohartzen gibelean den lan guztiaz"
2023ko Ekainaren 28a
Aiala Etxeberri Latapy eta Arantxa Lailheugue-Dagorret ikastaldian egon dira irratian / GURE IRRATIA
Bi astetan, Bernat Etxepare lizeoko bi ikasle izan ditugu gurekin. Bakotxak aste batez, Gure Irratian egonik, irratilari lana, kazetaritza lana obserbatu, eta praktikan eman dute ere.
Aiala Etxeberri Latapy-k kazetaritza gustuko duelako etorria zen, bainan idatzian aritzeko gogoa luke. Arantxa Lailheugue-Dagorretek aldiz gustuko izan du irratian pasa duen astean, eta agian geroan gustuko lukeen lantokia dela erran digu.