Aheztarren Egunak antolatzen dituzte berriz asteburu honetan
2023ko Uztailaren 06a
Ramuntxo Labat Ahetzeko Herritarren Hitza elkarteko kidea / GURE IRRATIA
Udazkenean dira herriko bestak Ahetzen, bainan duela 10 urte sortu zen "Ahetzeko herritarren hitza" elkarteak beste zerbait proposatu nahi zuen uda garaian. Aheztarren Egunak antolatzen ditu, bi egunez uztailaren 8 eta 9an.
"Ahetzeko herritarren hitza" elkarteak herritar plataforma bat izan nahi du, herriaren bizia segitzeko hurbiletik, lehenatsunetan euskal kultura jarriz batez ere, hizkuntzaren gaia ere, edota ingurumenaren zainketa dituelarik lehenatasunetan.
Arantxa Idieder mintzatu da Ramuntxo Labat aheztarrarekin.