"Tentsio momentu batean gira, guk eskatzen dugu herriko etxeari jendetasun piskabat"
2023ko Uztailaren 11a
Patrick Larrondo baratzezaina, Legarralde eremuko etxalde ondoan / GURE IRRATIA
Hendaiako Legarraldeko 12 hektareako eremuan instalatuak dira 4 laborari. Hendaiako herriko etxeak 2018an erosi zituen lurrak, eta 4 laborarik alokatzen dituzte orain. Bi baratzezainak dira, bestea zerri eta oilasko hazlea, zereala eta arto laborari bat.
Arazoa, erdian den etxaldea da. Laborariek erabiltzen zutena, bainan EPFL egiturak etxea hustea behartu ditu.
Laborariek, herriko etxearekin urtarrilean egin zuten bilkuraz geroz, arazoa ez dela konpondua aipatu nahi izan dio Panpi Mercapideri, Patrick Larrondo baratzezainak.