Alaiki, Nikotina, Xutik, Xiberotarrak edota Korrontzi Zuraideko bestetan
2023ko Uztailaren 19a
Zuraideko besta komiteko lau kide hurbildu dira Gure Irratira / GURE IRRATIA
Zuraideko bestak ostegun honetan abiatuko dira, eta igande arte egitarau oparoa prestatu dute, gazteentzako ala familian hurbiltzeko, denentzat izango da.
Lapurdiko herrian 60 bat kidez osatua da besta komitea, eta aurtengo egitarauan sartu dituzte Alaiki dantza taldea, joan den urtean bezala Andoni Oilokiegi, zikiroa, kutxa lasterketa, Nikotina, Xutik, Xiberotarrak edota Korrontzi taldeak ere besteak beste.
Arantxa Idiederren inguruan komiteko lau kide: Maylis Ladeuix, Ana Falxa, Ema Retegi eta Paxkal Etxegarai.