Karrikaldi : Baionako bestetako herriko plaza
2023ko Uztailaren 25a
Karrikaldiaren antolatzaile diren Guillaume Irigoien eta Lucille Darigrand /GURE IRRATIA
Baionako bestetako arnasgunea eta herriko plaza izan nahi du Karrikaldik.
Aurten ere, Jaques portes plazan, Baiona handian 4 egunetako egitaraua proposatzen dute. Ikusle egoteko dantza ikusgarri eta kantaldi, edo parte hartzeko ere, Dantzazpi eta Baionan Kantuz badituzue. Berritasun batekin, aurten Baionako bi ikastolek txosna bat izango dutela, eguerditik aitzina egunero, jateko eta edatekoarekin.
Arantxa Idieder, Guillaume Irigoien eta Lucille Darigrand bi antolatzailerekin mintzatu da.
Uztailaren 27a
- 16:30: Leinua Ttiki (dantza)
- 17:45: Elena eta Julie (kantaldia)
- 19:00: Leinua txaranga (dantzazpi)
- 20:00: Tuntuna (Baionan Kantuz)
- 21:15: Adar taldea (Karrika dantza)
Uztailaren 28a
- 16:30: makilariak
- 17:45: GuraShow taldea
- 19:00: Leinua txaranga (dantzazpi)
- 20:00: Ibaiadekokoro (Baionan Kantuz)
- 21:15: Arberuako txaranga (Karrika dantza)
Uztailaren 29a
- 16:30: Aurr taldea (dantza)
- 17:45: Las Voces de Navarra (Jotak)
- 19:00: Leinua txaranga (dantzazpi)
- 20:00: Tuntuna (Baionan Kantuz)
- 21:15: Kiki Bordatxo (Karrika dantza)
Uztailaren 30a
- 16:30: Orai Bat (dantza)
- 17:45: Hiruri taldea (kantaldia)
- 19:00: Orai Bat txaranga (dantzazpi)
- 20:00: Tuntuna (Baionan Kantuz)
- 21:15: Rita Mutxiko (Karrika dantza)