Alternatiboen, eta giro herrikoiaren plaza izan nahi duen Patxa
2023ko Uztailaren 28a
Ostegunean Patxa plazan giro herrikoia sortu zuten aizkolari eta harri jasotzaileek / GURE IRRATIA
Baionako besta erraldoien erdian, bada arnasgune bat, Patxa plaza. Eta azken urteetan ttipi gelditzen da gunea, Zizpa gaztetxeak antolatzen duen ekimenei esker baita Patxondo peña edota ondoko karrikan den Patxokiri esker ere.
Asteazken gauean bere besten idekitze alternatiboa proposatu zuen Zizpa gaztetxeak, Arantxa Idieder han zen eta bertako giroa entzutea proposatzen du.
Osteguna, haurren eguna izaiten da Baionako bestetan
Ostegun goizean, karrikak helduz eta haurrez josiak ziren. Arantxa Idieder ibili da jendeen artean, eta haurren artean ere, baita entzierro ttipian ere korrika egiten saiatu da.
Emazte gehiago gizon baino, herri kiroletan.
Lierni Osa Gipuzkoako harri jasotzaileak hori azpimarratu zuen osteuneko desafioetan parte hartu ondotik.
Herri kirol animazioak proposatzen dituen Gaia elkarteak, Zizpa gaztetxearekin batera, erakustaldi berezia antolatu zuten atzo Patxa plazan. 6 aizkolari, 3 gizon eta 3 emazte, eta 3 harri jasotzaile, hiruak emazteak. Erreportaia entzun.