Angeluko suhiltzaileen kaserna bisitatu dugu
2023ko Uztailaren 28a
Pampi Perugorria suhlitzaile profesionala eta Nicolas Regerat Angeluko kasernako komandantea / GURE IRRATIA
Ipar Euskal Herriko sokorri zentro nagusia da Angeluko suhiltzaileen kaserna.
35 minuturo ateratzen dira bertatik suhiltzaileak, pertsonen sokorritzeko, sute baten itzaltzeko edo karrikan egon behar ez lukeen suge baten biltzeko. Angeluko kasernan, 121 suhiltzaile profesional eta 126 bolondres dira.
Arantxa Idieder joan da Angeluko kasernaren bisitatzera, hunen burua eta beraz komandante nagusiarekin, Nikolas Regerat eta Pampi Perugorria suhiltzaile profesionalarekin. Euskal Irratietan hedatu Hostoka, osoki entzuten ahal duzue.