"Festilasai, guretzat Biarritzeko arnasgunea da"
2023ko Agorrilaren 01a
Eñaut Etxepareborde eta Renaud Davant Festilasaieko bi antolatzaile / GURE IRRATIA
Lasai uda da Biarritzen ere. Festilasai-en 17.edizioa izango da agorrilaren 4tik 6ra, ostiral eta larunbatean kontzertuak eta igandean zikiroa nagusiki. Hip-hop, elektro, rock doinuak nahasten dituen festibalean, Kubatik etorri La Dame Blanche ostiralean edota larunbatean Delinquant Habits Kaliforniarrak afixaburu dira, baina lekuko taldeak ere izango dira.
Arantxa Idieder, mintzatu da Festilasaieko bi antolatzailerekin, Renaud Davant eta Eñaut Etxepareborderekin.
Sorpresa bat prestatu dute Delinquant Habits taldekoek larunbat gauean, eta jakin ere urte guziz bezala, ainitz preziatua den suzko zirkuluaren skate txapelketa izango dela ere, hip-hop taldea aitzin.