"Sei egunak behar dira asumitu, bi komite izateak laguntzen ahal du"
2023ko Agorrilaren 02a
Elaia Goutenegre, Julien Linkemper, Maika Lekuona eta Ramuntxo Saintpée Kanboko besta komiteko kideak / GURE IRRATIA
Sei eguneko bestak proposatzen ditu Kanboko gazteriak ostiral honetatik aitzina. Kanbo behere eta gaineko gazteen bi komiteek elkarrekin antolatzen dituzte.
Aldaketa bat aurten, ostiral gauean izango baitira behereko plazan kontzertuak Xutik eta Zetakekin, eta larunbatean aldiz zikiroa, beste herriko bestekin ez daitezen ber gauean izan.
Bestalde igande gaueko gaualdia azpimarratzekoa da, 6 kontzertu izango baitira. Arantxa Idieder mintzatu da Kanboko besta komiteko Julien Linkemper, Maika Lekuona, Ramuntxo Saintpée eta Elaia Goutenegrekin.