"Gaualdi guzietan sartzea urririk da, En Tol Sarmientorentzat ere"
2023ko Agorrilaren 02a
Joana Garate, Alaia Migeltorena eta Amaia Celhay (eta Xabi Carricart ere, piskabat gordetua) / GURE IRRATIA
Ezpeletako bestak, usaiako zikiroarenkin hasiko dira ostiralean, eta larunbat gauerako, En Tol Sarmiento taldea ekarrarazten dute, urririk izango den gaualdian. Agorrilaren 8an bukatuko dira bestak.
Ezpeletako besta komitean, 42 gazte dira. Udan turistentzako gune gisa ezagutua den herrian, herritarrentzako bestak direla lehenik oroitarazi diote besta komiteko, Joana Garate, Alaia Migeltorena, Xabi Carricart eta Amaia Celhay-k Arantxa Idiederri.