Anje Duhalde eta Kanboko harmonia Arnagan ostegun gau honetan, betea da!
2023ko Agorrilaren 09a
Patxi Bidart, Laurent Bidart eta Filipe Desperiès / GURE IRRATIA
127 urte betetzen dituen Kanboko Harmoniako musikariek, Anje Duhalde gomitatu dute kontzertu bat elgarrekin emaiteko. Anjeren kantuak berriz hartuko dituzte.
Tokirik ez bada gehiago kontzertu honentzat, gogoa da berriz emaitea beste leku batzutan.
Filipe De Ezkurraren bermoldaketekin, urte bateko lanaren fruitua izanen da ikusgai agorrilaren 10ean Arnagako baratzeetan.
À¢Â€ÂœLes Estivales dÀ¢Â€Â™ArnagaÀ¢Â€Â, antzerki festibalari abiapundua emanen duen kontzertua aipatu digute Laurent Bidart, Patxi Bidart eta Filipe Desperiè-ek.