Larunbateko kontzertua aitzina, Jon Itçainarekin hizketan
2023ko Irailaren 01a
Jon Itçaina Luna Negra antzokian ariko da irailaren 2an / J.ITCAINA
Jon Itçaina itsasuar musikari eta kantaria aste honetan Hostokadaren gomita izan dugu. Euskal kantua uztartzen die latino-amerikar doinueri.
Larunbatean Baionako Luna Negra kabaretean ariko da, irailaren 2an gaueko 8.30tan.
Panpi Mercapide berekin mintzatu da, bere ibilbide musikalaz, bere ondoan izan dituen gitarristez, eta larunbatean berekin izango den Xabi Albisturrez ere.