Arrast : Joseba Agirrezabalagaren obrak Uztaritzen ikusgai urriaren 26a arte
2023ko Irailaren 29a
Joseba Agirrezabalagak azken urteetan sortutako lanen aurkeraketa bat aurkezten du tToken / IF
Joseba Agirrezabalaga Azpeitiar artistaren lanak ikusgai dira urriaren 26a arte, Uztaritzeko Ttok arte lekuan.
Erritmoa, errepetizioa eta aldaketaren ideia da nagusi sortzen dituen obretan.
Arte ederrak ikasi ditu 2006a arte, eta ondotik Master bat egin du arte ikerkuntzan. Bainan teoria baino, praktikatu nahi zuela Masterraren ondotik erran dio Joseba Agirrezabalagak Panpi Mercapideri.