"Garaian 15 karro baino gehiago izaten ahal ziren, harritzekoa da hala ere"
2023ko Urriaren 02a
Lapurtarren Biltzarreko kideek karro bat egin dute parte hartze eskasa salatzeko / GURE IRRATIA
Lau karro izan dira aurten Lapurtarren Biltzarrean.
Hiru karro, egia erran, Baionako bestetaz, Uztaritze lo egiteko herria izatea salatzeko eta Lapurdi ez dela salgai aldarrikatzeko. Eta laugarren bat, Lapurtarren Biltzarreko kideek beraiek egina, urtez urte gero eta karro guttiago direla salatzeko. Ondotik egunak segitu zuen bazkaria, eta kontzertuekin.
Karroen artean ibili zen Ihintza Arrieta eta erreportaia ekarri digu.