Naturopata eta haurdunaldian berezitua den Ihitza Parot instalatu berri da Kanbon
2023ko Urriaren 03a
Ihitz Parotek Kanbon proposatzen ditu hitzorduak bere etxean ireki berri duen bulegoan / GURE IRRATIAN
Ihitza Parot azken bi urteetan Gure irratian kronikak ematen aritu zen Naturopata izateko ikasketak egiten ari zela.
Diploma eskuratura, Kanbon ireki berri du bere bulegoa. Deneri zuzendua zaio, adin guzientzat, problematika desberdinetan laguntza bat ekartzeko. Azpimarratzekoa da, berezitasun bat landu duela, haurdunaldieri loturiko gaiak menperatzen ditu berezikiago. Haurdunaldiko masaiak egiten ahal ditu adibidez.
Arantxa Idieder joan da Ihitza Paroten kabinete berrira.