"Buztin lana bikote dantza bezala da, behar da lurra ulertu eta bere erritmoa entzun"
2023ko Urriaren 12a
Haize Othondo bere sorkuntza batzuen aitzinean, Züzülü arte lekuan / GURE IRRATIA
Buztina eskola ireki berri dute Baionan Laure Estevez eta Haize Othondok.
Aisialdirako buztina eskola da 6 pertsona hartzen dituzte kurtsoka, zeramikazko gauzak sortzeko parada eskaintzen dute, buztingaia eta moldea landuz.
Baionako Züzülü arte lekuan instalatu dira bi artisauak eta bertara hurbildu da Arantxa Idieder, Haize Othondorekin hitz egiteko.