Azken egunak Zugarramurdiko Sanokik antolatu mus txapelketan izena emateko
2023ko Urriaren 13a
Evelyne Errandonea, Sanoki Zugarramurdiko ostatuaz arduratzen da, besteak beste / GURE IRRATIA
Hasi bezala, besta giroan bukatuko du Zugarramurdiko Sanoki ostatuak aurtengo sasoia. Joan den maiatzean ireki berria, Niko Etxarten kontzertu batekin eman zioten hasiera abenturari, urri ondar honetan Mus txapelketa batekin bururatuko dute, urriaren 20an abiatuko dena.
Izenak urriaren 15a aintzin eman behar dira 00 34633 35 94 13-ra whatsapp mezu bat bidaliz, edo ostatutik pasatuz. Txapeleketa urriaren 20, 23 eta azaroaren 3 eta 11an iraganen da, eta 1000 euroko saria izanen da bikote irabazlearendako.
Olatz Idoate mintzatu da, Sanoki ostatuko Evelyne Errandonearekin.