"Usutan mozketa energetikoarekin, emozioneak ateratzen ahal dira, zerbait arintzen da, askatzen da bilotik"
2023ko Azaroaren 10a
Naia Indaburu ile apaintzalea, sortzez irisartarra Baionan instalatua da / GURE IRRATIA
2019an hasi da ile apaintzale lanetan Naia Indaburu, bainan ttipidanik duen pasioa da.
Sare sozialetan ikusi dituzue berdin, bere mozketak. Duela zonbait hilabete, instalatu da bere kondu, aldiz momentuz bere Baionako apartamenduan du saloia.
Usaiako ile apaintzaile lanetaz gain, berezitasun bat badu Naia Indaburuk: mozketa energetikoa ere egiten baitu. Bere iduriko, ileak, gure osagarriaz informatzen gaitu, eta bere helburua da, harmonia bat eta oreka bat sortzea, barneko izatea eta kanpora erakusten dugun irudiaren artean. Arantxa Idieder joan da bere ezagutzera.
Naia Indabururekin harremanetan jartzeko Instagramen Hariak izenarekin atzemanen duzue, edo hortxe bere zenbakia: 06 33 23 30 53.