"Ez nuen inoiz errugbirik egin, ez nuen deus ezagutzen errugbiaz bainan giroan sarturik hasi naiz"
2023ko Azaroaren 20a

Senpereko Sorginak, aisialdi errugbi taldea da / Senpereko Sorginak
Senperen, errugbian neskek ere jokatzen dute.
Senpere, Donibane Lohizune ala Urruñatik heldu dira jokalariak errugbian aritzera, 35-40 urte dituzte gehienek. Bainan plakatzerik gabeko errugbian ari dira, hunkitzearekin bakarrik.
Bada urte zonbait taldea sortu zutela, baina azken bi sasoi hauetan gorpuztu da. Olatz Idoate, hurbildu da Senpereko errugbi zelaira, eta bertan Joana Haramboure eta Saroia Galarraga jokalariekin hitz egin du.