Harri Xuri Dantzan : 3 egunez dantza nagusi Luhuson
2023ko Azaroaren 16a

Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak elkarteko Pierre Latasa eta Ihintza Irungarai / GURE IRRATIA
Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak antolatzen dituen urteroko ekitaldietan sartzen da Harri Xuri Dantzan, Luhuson proposatu dantzaren inguruko hitzordua.
Aurtengo berrikuntza izanen da asteburua iraunen duela, eta festibal modukoa izanen dela. Ostiralean haste eta igande arte iraunen du.
Panpi Mercapide huntaz mintzatu da IDB elkarteko Ihintza Irungarai eta Pierre Latasarekin.
Helloasso plataforman aitzinetik erosten ahal dira sarrerak, jakinez ostiraleko ikusgarria betea dela eta pase batzu agortuak direla ere.