"Interesatzen zait trasmititzea nola energetika txinatarrak esplikatzen ahal duen gure bizi emozionala"
2023ko Azaroaren 17a
Jone Bordato, Hazparnen instalatua den Akupuntore eta Shiatsularia / GURE IRRATIA
Udazkenean sartuak garenez, energetika txinatarran murgiltzea proposatzen du Jone Bordato, Hazparnen instalatua den Akupuntore eta Shiatsulariak.
Sasoi honek bultzatzen duen mugimendu energetikoa ulertzeko, hitzaldi ziklo bat abiatzen du igande honetan Izturitzen, 5 elementuen aitzakia hartuta.
Metala izango da lehen elementua, eta Energetika Txinatarra ezagutzeko estakurua izan daiteke ere lehen hitzaldi hau. Arantxa Idiederrek hitzekin du akupuntorearekin.
Jone Bordatoren hitzaldia, igandean 10.30tan Izturitzeko Artetxean izango da, izena emateko deitzen ahal duzue: 06 27 81 62 54.