Oihaneki : zaldiek lagunduta, ahultasunak edo elbarritasunak gainditzeko gunea
2023ko Abenduaren 13a
Mathilde Bordenave, Elodie Novelac eta Ximun Dolhare Oihaneki elkarteko kideak, zalditegiko lagunez inguratuta / GURE IRRATIA
Zaldiaren laguntzaz, gizarteratzea edota ongizatea proposatzen du Oihaneki, Jatsuko elkarteak.
Hiriburu, Hazparne eta Kanbo artean, 30bat hektarea oihanen erdian da Ekiterapia egiten duen zalditegia.
2019an sortu elkartean Mathilde Bordenave psikomotrizialaria ta ekiterapeuta, eta Elodie Novelac zaldi irakasle eta sofrologoa ari dira lanean. Haur eta heldu ahulduak laguntzen dituzte, eritasun bat dutenak, elbarritu ala prekaritate sozial luzean direnak.
Zalditegira hurbildu da Arantxa Idieder, Ximun Dolhare elkarteko presidentearekin gunearen bidita egin du.