Kanboko gaztetxeak bere 25 urteak, Su ta Gar taldearekin ospatuko ditu
2023ko Abenduaren 14a
Luma Hirigoien Kanboko gaztetxeko kidea, eta Mayi Saint Esteben duela 25 urteko sorreran zena / GURE IRRATIA
Egun handia ospatuko du larunbat honetan Kanboko Gaztetxeak.
Duela aste gutti Itsasuko gaztetxeak 35 urte betetzen bazituen, Kanboko Emaitza gaztetxeak 25 beteko ditu, egitarau eder batekin: Su Ta Gar izanen baitute afixa buru.
Parada ezin hobea, 25 urte horien iblbidea aipatzeko, bi kiderekin. Olatz Idoate egon da, sorreran zen Mayi Saint Esteben, eta gaur egun gaztetxeko kide den Luma Hirigoienekin.
Aurresalmentak egunean egingo dira, larunbatean eguerditan denentzat gelan, eta 17:00etatik goiti H2Biere ostatuan.
Tokiak mugatuak izanen dira eta kanpoan aterpe bat izanen da.