Angeluko euskaldun gaztetxo guztiak elkartu nahi dituen eguberri eguna larunbatean
2023ko Abenduaren 19a
Kimua ikastolako Fabien Mendiboure eta Elisa Maury burasoak, eta Txemi ikasle gaztea / GURE IRRATIA
Kimua ikastolak, Angelun beste eskola elebidunekin batean antolatu dute Olentzero eta Mari Domingiren eguna. Larunbatean abenduaren 23an, egun osoan proposatuko dute besta bat.
Ikastolako buraso diren Elisa Maury eta Fabien Mendiboure gomitatu ditu Panpi Mercapidek ekitaldia aipatzeko, ahantzi gabe Txemi kantari gaztea ere.
Egitaraua:
- 10:30: Desfilearen abiatzea, Orok Baten, eskola guziekin
- 11:00: Pinada kiroldegian, Angeluarrak-en eta haurren ikusgarria
- 12:00: Aperitifa alaitua, Ibaialdeko kantariekin.Tokian berean jaten ahalko da
- 13:00: Kiki eta Josek dantzaraziko gaituzte
- 14:00: Aizkolentzero, egurretik ikatza egiten ikasteko
- 14:30: Watsonekin euskal musikako klasikoak berriz entzunen ditugu
- 16:00: Selekta EnrikOlentzero