Haizea Isasa: "Denborak errespetatu behar dira, animali bakoitzarekin, indibiduak dira"
2024ko Urtarrilaren 15a
Haizea Isasa Albaitari Osteopata, bere Urruñako kabinetean Hotsa eskuen artean duela / GURE IRRATIA
Denbora erdiz Gamarten eta Garazi aldean ari da Haizea Isasa abereentzako osteopata, eta beste erdia Lapurdi kostaldean Urruñan. Bere ikustera joan da Arantxa Idieder, bere lanbidea hobeki ezagutzeko.
Behia maingu, ala xakurrak ez duelarik jaten, bere gana jotzen dute abereen jabeek, usu marexalak pasarazten ahal ez duen min bat delarik, arintzeko gai izaiten ahal delako osteopata.
Haizea Isasak laborariekin lan egiteko ohitura du ere, eta bere emaitzak ikusita, jendea errazkiago hurbiltzen zaio. Haize Isasa sare sozialetan harrapatuko duzue, bainan sinpleena berekin komunikatzeko, deitzea da: 07 48 11 44 87