2024 urtea, lehen diskoaren urtea izango da Pontx pailazoarentzat
2024ko Urtarrilaren 16a
Pontx pailazoa, zibilean Joanes Etxebeste dena Sarako AEKren sartzean / GURE IRRATIA
"Gelara" bere azken ikusgarriak arrakasta bildu du 2023an.
Azken emanaldia abendu bukaeran eman zuen Pontx pailazoak Azkainen, eta paradaz baliatu ginen berekin hitz egiteko. Pailazo ttikia zena, heldutasunera heldu da, eta aurten disko bat ere aterako zuela salatu digu; bere hobeki ezagutzeko Joanes Etxebeste saratarrarengana joan da Olatz Idoate.
Saran AEK-k duen gelan elkartu dira, izan ere, pailazoaz gain, Joanes AEK-n irakasle baita ere.