Ziburuko Bixintxo bestak gaur hasten dira
2024ko Urtarrilaren 19a
Unai Etxeberri, Ziburuko bestako komiteko kidea / GURE IRRATIA
Urteko lehen herriko bestak izaten dira Ziburuko Bixintxoak, bi asteburuz iraganen direnak aurten ere. Urtarrilaren 19tik, ostiralean hasita, eta ondokoan bururatzeko urtarrilaren 28an, egitarau lodia prestatu du besta komiteak. Olatz idoatek, Unai Etxeberri komiteko kidearekin aipatu du.
Kontzertuen aldetik larunbat honetan, Murgi, Janus Lester, Modus Operandi eta DJ BULL izango dira eta heldu den larunbatean, Esne Beltza.
Baltsan elkarteak ere urtero bezala hitzorduak proposatzen ditu, tarteab larunbta honetan presoen aldeko bazkaria, eta urtarrilaren 26an Kaskatu, Mairü eta DIA Djak.