Sabina eta Margaren ihesa Iduzkiloreren antzerki berrian
2024ko Urtarrilaren 19a
Ihesi antzerkiko, Iduzkilore taldeko kideak / GURE IRRATIA
Urtarrilaren 20an Azkainen estreinatuko du Iduzkilore antzerki taldeak IHESI deitzen denantzerki berria.
Bi emazte bide bazterrean. Alde batetik, Sabina. Zahar etxetik ihesi, inposatua izan zaion etorkizunetik ihesi. Beste aldetik, Marga. Familiatik ihesi, hatsik gabeko etxekandere bizitik ihesi. Ihesbidean elkartuz ta norberaren ihesaren funtseri buru eginez, gero berri bat irudikatzen ibiliko dira jakin gabe haien ametsak zein heinetan gauzatuko diren.
Testua, Pierre Palmade eta Christophe Duthuron frantsesena da, Maddi Zubeldiak itzuli diena eta zuzendaritza lanak Maika Etxekoparrek eraman ditu.
Bernadette Iratzoki Luro eta Maider Beheran dira bi aktoreak, eta Ainhoa Elizondo musikan.
Errepika batetara hurbildu da Maia Muruaga eta antzerki honen nondik norakoak biltzen dizkigu