Heraitzeko Zentroa laguntzeko sustengu gaualdi bat antolatzen dute Larresoron
2024ko Urtarrilaren 30a
![Heraitzeko%20Zentroa%20laguntzeko%20sustengu%20gaualdi%20bat%20antolatzen%20dute%20Larresoron](https://gureirratia.eus/lib/irudiak/--heraitzeko_zentroaren_aldeko_kantaldia_web_304953.jpg)
Roger Hirigoien, Lilia Hirigoien eta Philippe Albor elkartu dira Heraitzeko Zentroaren aldeko gaualdia antolatzeko / GURE IRRATIA
Uztaritzeko auzoan kokatu den egoitza, elbarritasun egoeretan diren haur eta helduentzako zentroa da, batzu egunero heldu direnak eta gauetan sartzen, beste batzu aldiz bertan bizi direlarik.
"D’Hérauritz à Paris 2024" izena duen proiektua muntatu dute.
Kirola bultzatzea, eta inguruko estruktura eta eskolekin elkarlanak sortzea da lehen helburua. Eta uda huntako Paralinpiar Jokoetara joaitea ere; Arantxa Idiederrek hitz egin du Lilia Hirigoien gaualdiko antolatzailearekin.
Kantaldia otsailaren 2an Larresoron 7tatik aitzina, Haurrock, Philippe Albor eta Gurashow.