"Iazko urtea oso gogorra izan zen minarekin, aurten eskuak ondo berreskuratuta hasi naiz, A mailan oso gustora"
2024ko Otsailaren 02a
Eneko Maiz Eskulari elkartearen galderei erantzuten / PILOTA TTIKI
Pilotan, berezkoen lehen mailako txapelketa bere azken fasean sartu zen joan den ostiral eta astelehenean. Kanporaketen ondotik, lau pilotari gaztek hoberenekin lehiatzeko eskubidea lortu zuten.
Bixente Bideondo, Pierre Etxeberri, Andoni Iphar eta Eneko Maiz Billabonatarra. Maiz-ek ligaxka hortako lehen partida galdu zuen Ospitalen kontra, baina berriz ariko da heldu den astelehenean Garatenean Luis Sanchez-en aurka. Olatz Idoatek hitz egin du Eneko Maizekin.
Ligaxkako bigarren eguna igande honetan hasiko da Hazparneko Berrian, 16.00etatik goiti
- Bixente Bideondo / Battitta Ducassou
- Andoni Iphar / Peio Larralde
Astelehenean Garatenean 16.00
- EnekoMaiz / Luis Sanchez
- Pierre Etxeberri / Mathieu Ospital
Ostiral honetan, Bigarren mailako finalerdiak jokatuko dira Arrangoitzen, 18.00etatik goiti
- Jon St Paul / Inhar Ugarte
- Ximun Lambert / Mickael Darmendrail