"Etxez-etxe ibili gira Bardozeko ihauteriak aurkezteko, eta jendea motibatzeko"
2024ko Otsailaren 06a
Jon Vernier Bareigts Bardozeko ihauteen antolatzaileetarko bat / Jon Vernier Bareigts
Bardozeko ihauteriak iraganen dira larunbat otsailaren 10ean.
Aturri bazterreko herria, Xarnegu eremuan da, eta auzo gaskoinekin ere elkarlanean ari dira urtean zehar. Artea eta kulturaren bidez kohesio soziala egin nahi duen Bardozeko Bilguneak antolatzen ditu lapurtar ihauteak.
Elkarteko kide den Jon Vernier Bareigtsekin hitz egin du Arantxa Idiederrek.
17:00etatik goiti, desfile handia Erdizka gelatik abiatuko da, eta herriko plazan ondotik Zan Pantzarren auzia, eta Sua Ipurdian Bardozeko dantza famatua ere izango da.
Gaualdia Punpeka taldeak animatuko du.