Una Fiara Nova korsikar taldea Zuraiden ariko da igandean
2024ko Otsailaren 09a
![Una%20Fiara%20Nova%20korsikar%20taldea%20Zuraiden%20ariko%20da%20igandean](https://gureirratia.eus/lib/irudiak/--korsikarrak_093107.jpg)
Una Fiara Nova korsikar taldeak Zuraiden kantatuko du otsailaren 11an / C.Colombani
Korsikar polifoniak entzuteko parada izanen da igande honetan Zuraiden.
Kostagaraia elkarteak antolaturik Una Fiara Nova boskotea Zuraideko Elizan ariko da arratsaldeko 5etan. Elkartearen sos konduak hobetzeko asmotan antolatzen dute ekimena eta korsikarrak aintzin Brililiak taldea ere ariko da kantuz.
Kontzertuaz eta elkarteaz solastatzeko Eztitxu Goihetxe elkarteko kidearekin egon da Olatz Idoate.