Badum48: bi eguneko musika desafioa martxoko lehen asteburuan
2024ko Otsailaren 20a
Mattin Perez-ek duela zonbait urte jada Musikatxiloaldia musika desafioa antolatu zuen, Badum48 izango da aurtengoa / GURE IRRATIA
Ez da musika lehiaketa bat, desafio bat baizik.
Badum 48 Gure Kulturak-Nos Cultures irratiak proposatzen duen musika desafioa da, martxoaren leheneko gauean hasi eta igande gauean martxoaren 3an bururatuko dena.
Nos Cultures Bordelen emititzen duen irrati numerikoa da, euskaraz, okzitanieraz eta frantsesez ari dena. Mattin Perez irratiko langileak bultzatzen du desafio hau, jada duela zonbait urte Gure Irratian langile zelarik antolatu zuena, Arantxa Idieder:
Beste musikari lagun batzu bilatzen badituzue desafioan parte hartzeko, jakin posible dela ere, lotura berean beste pertsona batzu atzematea. Eta duela oznbait urte antolatu Musikatxiloaldiaren kantu batzu hemen.