"Helburua da Xarearen ikusgarritasuna agerraraztea"
2024ko Otsailaren 23a
Jon Larronde antolatzaile izanik ere, Xareko Masters-etan ariko da / GURE IRRATIA
Noizbait pilota batasunak bultzaturik, zirkuitoko pilotari hoberenak ikusten ahalko dira asteburu huntatik goiti Hazparne aldean.
Xareko Masters-en edizio berria larunbat honetan otsailaren 24an hasiko da Berria trinketean. Aste batez, ondoko larunbat arte, egun guziz izanen dira xareko partidak. Olatz Idoate, jokolari eta antolatzaile den Jon Larrondekin solastatu da.