Ourquia eta Usarralde Pasakako txapeldun berriak
2024ko Otsailaren 26a
Ezkerretik hasita Francis Dutaret ta Laurent Albistur eta txapela buruan Olivier Usarralde ta Christian Ourquia / GURE IRRATIA
Pasakan, txapeldun berriak ditu Iparraldeko Pilota Batzordeak, lehen mailan.
Igandean otsailaren 25ean Senpereko trinketean, iragarpen guzien kontra, Urruñako Urkia eta Usarralde nagusitu zitzaien, orain arte txapel guziak bildu zituzten Albistur eta Dutaret-i.
Azken emaitza, 13 joko eta 10 izan da bainan publiko arras gutti bildu zen Gantxiki trinketean. Olatz Idoate, Laurent Albistur galtzailearekin eta Jean Michel Garaiar Iparraldeko Batzordeko presidentearekin solastatu da