Ana Sarria Muxika: “Iduritzen zait ainitz mintzo girela jendarte huntan bainan ez girela ainitz entzuten”
2024ko Martxoaren 01a
Ana Sarria Muxikak ikasketen garaian hartu zuen soinua eta elkarrizketen gustua / GURE IRRATIA
Podkastak ez dira eskas sarean, irratienak alde batetik bainan bestetik norbanakoenak ere badira.
Ana Sarria Muxika senpertarra, 2023ko ekainean hasi zen berea ere sarean hedatzen: Pentsaerak podkasta.
25 urte dituen Ana Sarria Muxika lanbidez psikologoa da, eta ikasketen garaian egin zituen elkarrizketa batzuen ondotik piztu zitzaion gogoa podkasta baten sortzeko.
Podkast bakotxaren abiapuntua hitz bat da, pertsona bati egiten dion galdera berarekin “Zer da zuretzat?”. Arantxa Idiederrek hitzekin du emankizun egilearekin.