Inesa de Gaxen pastorala prestatzen ari dira Xarnegu eskualdean
2024ko Martxoaren 04a
Inesa de Gaxen pastoralaren errepikan eskuinaldean Pantxika Urruty errejenta, eszena desberdinak etengabe berriz ikusten bakoitzaren posizioa zuzen atxikitzeko / GURE IRRATIA
“Etxe bakoitzean bada kultura euskalduna eta gaskoia, mugarik ez da” Inesa de Gaxen pastoralaren Pantxika Urruti errejentaren hitzak dira, igandeko errepikan bilduak.
Bi astero Bastidan edo Bardozen elkartzen dira, Ekainaren 15 eta 16an lehen aldiz aurkeztuko duten pastoraleko 105 arizaleak. Euskaraz eta gaskoiez aurkeztuko dute Xarnegu eskualdeko pastorala. Itxaro Bordak euskarazko partea idatzi du, eta Ivan Bareyrek gaskoirerazkoa.
De Lancren garaian, etengabe akusatua bainan beti ukatu zuen sorginkeria Inesa Gaxenek. Gogorki zigortu zutena, Hondarribiatik bidali zuten ontzi batean eta desagertu zen.
Arantxa Idieder izan da Bardozeko errepikan, eta hauekin hitz egin du: Pantxika Urruty errejenta, Bastidako Marie Claude eta Cécile gaskoinak, Bastidako Martine, Bardozeko Dominique artzaina, Mailina Barbara-Agor Inesa nerabearen rola duena, Hazparneko Joel Lorda Inesaren esposa, Bardozeko xiberotarra Colette eta Beskoitzeko Xabi.