Ezagupena eta elkartasuna periferiako ikastolentzat Beskoitzen
2024ko Martxoaren 11a
"Periferiako" 8 ikastolen ordezkariak martxoaren 10ean Beskoitzen / GURE IRRATIA
“Non eta Mugan” ekimenean, Euskal Herriko periferian kokatuak dauden, Sohüta, Oion, Balmaseda, Zangoza, Lodosa, Biana, Tutera eta Beskoizeko ikastolei, aitortza bat eskaini zieten igandean ikastolen bestetako antolatzaileek.
Gune horietan, euskara eta ikastolak garatzeko zailtasun handiagoak direlakoan, elkartasuna adierazia nahi izan dute Ikastolen mugimendutik. Olatz Idoate bertan izan da, ikastola desberdinetako arduradunekin mintzatzeko.