Itsaslaminak Integrazio Batzordearen alde
2024ko Martxoaren 13a

Jon Errecart Angeluko Kimua ikastolako buraso eta Itsaslaminen lasterketaren antolatzaile / GURE IRRATIA
Emazteak ohorean dira Itsas Laminen lasterketan urtero, eta aurten ere hala izanen da.
Heldu den igandean martxoaren 17an, Angeluko Kimua ikastolak antolaturik, 10 kilometroko ibilbide batendako abiatuko dira lasterkariak, La Barre-ko skateparkean hasi eta bukatzeko. Bi proposamen dira aurten ere: lasterka kronometraturik, edo ibiliz denbora kondatu gabe.
Integrazio Batzordearen aldeko ekimenaz hitz egiteko Jon Errekart antolatzailearekin egon da Olatz Idoate.