Villa Pia ikastetxearen sail elebidunean: Euskara eta Frantsesaren arteko parekotasuna
2024ko Martxoaren 15a
Baionako Villa Piako sail elebiduneko bigarreneko bi ikasle / GURE IRRATIA
Lizeo eta Kolegio ainitz bezala, Baionako Villa Pia lizeo katolikoak bere ate idekitzeak segurtatu zituen joan den asteburuan. Eta beren egitarauan, heldu den sartzerako ere, euskarazko proposamenak badituzte.
Villa Piako sail elebidunak, Euskara eta Frantsesaren arteko parekotasuna proposatzen du bigarreneko ikasleentzat. Historia Geografia irakasle den Mathieu Elgoyhenen klasera joan da Olatz Idoate.