Itsasuko gau eskolako ikasle batzuekin egon gira irratiaz hitz egiteko
2024ko Martxoaren 19a

Itsasuko gaue eskolan B2 maila duten Xede programako 5 ikasle, Maika Lapouble irakaslearen ondoan /GURE IRRATIA
Itsasuko gau eskolara gomitatu dute Arantxa Idieder Gure Irratiako langilea bere lanaz hitz egiteko, euskara formakuntzan diren ikasle batzuekin solasean aritzeko estakuruarekin.
Xede programan euskara lantzen ari diren ikasleek, B2 maila dute eta aste guzian Maika Lapouble irakaslearekin euskal hedabideak aipatu dituzte.
Irratiaren jatorri eta ibilmoldeaz hitz egin ondotik, ariketa bat proposatu die Arantxa Idiederrek ikasleei, mikroa eskutan hartzea, kaskoa belarrien gainean, eta haien ondoan dutenari galdera bat egitea.
Maika Lapouble irakaslearen ondoan, Julie Indart, Jeanine Etchecolas, Maider Urricarriet, Sylvie Ongaretti eta Peio Beheregaray ikasleak.